Azken astean, COVID-19 kasuak gorantz Oarsoaldean
Hilaren 18tik 24ra 21 positibo atzeman dituzte Oarsoaldeko lau herrietan. Aurreko epealdian (hilaren 11tik 17ra) sei izan ziren kutsatutakoak.
COVID-19 kasuek gorakada izan dute azken astean Oarsoaldean. Hilaren 18tik 24ra jasotako positiboak 21 izan dira lau herrietan, bosna Errenteria-Orereta eta Lezon, zazpi Pasaian, eta lau Oiartzunen. Aurreko erreferentzia baino datu ezkorragoak dira: hilaren 11tik 17ra, sei izan ziren orotara atzeman ziren positiboak.
Horren eraginez, Errenteria-Oreretan kenduta, azken hamalau egunetako tasek gorantz egin dute. Pasaian, esaterako, tasa 17tik 47ra hazi da; Lezon, zerotik 82ra; Oiartzunen, zerotik 38ra. Errenteria-Orerekoa beherakada bakarra tasan, 37tik 24ra.
Eusko Jaurlaritzak astero ematen ditu orain COVID-19aren gaineko datuak, Osasun Sailaren bitartez. Gaur zabaldutako txostenak ditu jasota datu horiek eta beste asko.