Bihar, Lezoko Udaleko hainbat eraikinetan 11:00etan hasiko dira herritarrak jasotzen
Udalaren hainbat eraikinetan argindarrarekin harremana duten lanak egin behar dituzte goizean. Horregatik, ohikoa baino geroago hasiko dira herritarrak jasotzen.
Bihar goizean (hilak 26, asteartea) Lezoko hainbat udal eraikinetan argindarraren sareari lotutako lanak egin behar dituzte, beraz, argia moztuko dute. Horregatik, 11:00ak arte herritarrei zabalik diren zerbitzuek etena izango dute.
Lezoko Udalak adierazi du norbaitek urgentziaren bat izatekotan Udaltzaingora deitu behar duela (629 43 48 47).