'Dixie eta Matxinada Zonbia' filma, larunbatean, Juanba Berasategin
Urte bukaerara arteko programa aurkeztu du Pasaiako Zinema Txikiak. Trintxerpe eta San Pedrotik Donibanera heltzeko doako motora zerbitzua eskainiko dute.
Datorren larunbatean, hilak 30, abiatuko da ikasturte honetako Pasaiako Zinema Txikia. Datozen lau filmen berri eman dute arduradunek, eta gogora ekarri dute Donibaneko saioetara bertaratzeko doako motora zerbitzua egongo dela; barkua 17:00etan abiatuko da Trintxerpetik, eta sanpedrotarrak ere jasoko ditu, gero denak Donibanen uzteko.- Dixie eta Matxinada Zonbia. Datorren larunbatean, hilak 30, 17:30ean Pasai Donibaneko Juanba Berasategi aretoan. Sarrerak dagoeneko erreserba daitezke honako esteka honetan.
- Bihurri. Azaroaren 13an Antxoko Kultur Etxean.
- Elfkinak. Azaroaren 27an Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.
- Abentura histori-aurrean. Abenduaren 18an Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.
