Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

"Guztiz onartezin" iritzi dio Eguzkik saneamenduaren aurreproiektuari

Bizilagunentzako "soluzio integrala" izango den plana galdegin du talde ekologistak, proiektuak saneamendu saretik kanpo utzi baititu 40-50 bat sanjuandar.

Hainbat bizilagunen hondakin urak itsasora bideratzen jarraitzea aurreikusi du aurkezturiko planak.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2021/10/27

Donibaneko saneamendurako aurkezturiko aurreproiektua “bertan behera” utz dadin galdegin du Eguzki erakunde ekologistak. Plan horren ordez, bizilagun guztiei erantzuna emango dien sarea sortzeko eskatu dute.

“Ahalik eta azkarren” irtenbide integrala emango duen beste proiektu bat idatz dadin ezinbestekotzat jo du Eguzkik, izan ere, aurkezturiko planteamenduak saneamendu-saretik kanpo utziko baititu 40-50 bat sanjuandar. Bestela esanda, horien ur beltzek zuzenean itsasoan bukatuko dute saneamendu sistema berria ezarri eta gero ere.

Bizilagunen zati handi bat ere ez dago ados soluzioarekin; hori dela eta, sinadura bilketa bat abiaraztea erabaki zuten joan den astean. Herritarren kezkez gain, legedia ere hartu du ahotan talde ekologistak: “Indarrean dagoen araudiari muzin eginez, hondakinak neurri batean itsasora zuzenean botatzea ahalbidetzen du aurreproiektuak, eta hori guztiz onartezina da”.

Hori esanda, “behar diren baliabideak” erabiltzeko eskaera egin die taldeak erakunde arduradunei, eta gaitzetsi du administrazio horiek ingurumena babesteko erakutsi duten “borondate eza”. Beste lehentasun batzuk dituztela uste dute: “Bien bitartean, prest daude legeak agintzen ez dituen megaproietuetan dirua xahutzeko eta beren eredu ekonomikoa bultzatzeko, diru publikoarekin, denon diruarekin”.

Erlazionatutako edukiaDonibaneko saneamendu lanek 5 urte inguruko iraupena izango duteSaneamendu plan “osoagoa” eskatzeko sinadura bilketa abiaraziko dute
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.