Pedro Etxarri kontu-hartzaileak erretiroa hartu du
31 urtez izan da Lezoko Udaleko kontu-hartzaile Pedro Etxarri. Iraileko udalbatzarra izan zen haren azkena, urriaren lehen egunean erretiratu zelako.
31 urtez Lezoko Udaleko kontu-hartzaile izan da Pedro Etxarri. Erretiroa hartu du. Iraileko udalbatzarra izan zen haren azkena, hilaren lehen egunean erretiratu baitzen.
Jesus Mari Martiarena alkateak esker oneko hitzak izan ditu harentzat: “Esker handi eta beroenak eman nahi dizkiogu Pedro Etxarriri. Bere lana primeran bete du urte hauetan guztietan. Faltan botako dugu, eta zorterik onena opa diogu”.