'Love Is In The Hell', Sergio Zurutuza sanpedrotarraren azken lana
Arbusto Crower goitizenpean, 2021ko bigarren albuma plazaratu du musikariak. "Umore gutxiko eta aurreiritzi askoko jendea muzinduko dute erritmo hauek".
Sergio Zurutuza musikagile sanpedrotarrak Arbusto Crower ezizenpean bigarren lana atera du argitara.
Sergio Zurutuza musikari sanpedrotarrak 2021ko bigarren albuma atera du argitara: Love Is In The Hell. Arbusto Crower goitizenarekin plazaratu duen bigarren lanean antsietatea, paranoia, indarra eta konplexutasuna hartu ditu ahotan.
