Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Aizpea Otaegi: "Esandakoa egin dugu"

Egun garrantzitsua izan du gaur gobernu taldeak. Mugarri diren horietakoak. Izan ere, agintaldi planaren balantzea egin dute herriko eragile eta herritarren parte hartzearekin.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/10/30

Egun garrantzitsua izan du gaur gobernu taldeak. Mugarri diren horietakoak. Izan ere, agintaldi planaren balantzea egin dute herriko eragile eta herritarren parte hartzearekin. Aizpea Oategi alkateak hartu du hitza Lekuona Fabrikaren Sorlekuan. Bi urte pasa dira 2019-2023 Agintaldi Plana martxan jarri zutenetik eta ideia bat nabarmendu du, bereziki, alkateak, “COVID-19ak markatutako epea izan da. Pandemiaren kudeaketak aurreikusi gabeko hainbat neurri eta iniziatiba pentsatu eta martxan jarri beharra ekarri digu; urgentziazko egoera asko ekarri dizkigu, eta horiei erantzutea izan dugu lehentasun”.

Lehen lerroa halabeharrez hartu du COVID-19ak eta haren bueltan dantzan jarri ditu bazterrak, baita udal politikak ere, zaurgarrienei erantzuteko eta neurri eraginkorrak, konponbide direnak, diseinatu eta martxan jartzeko. Horrek ez duela baina aurretik ezarrita ziren erronka eta proiektuak alboratzerik ekarri nabarmendu du Otaegik, “pandemiaren berehalakoa kudeatzeaz gain, udalerri gisa ditugun erronkak eta proiektu estrategikoak etengabe garatu ditugu”.

Herritarrekin hitzartutakoa bete dutela esaldi baten laburbildu du Errenteriako alkateak: “Esandakoa egin egin dugu”.

Gaurko batzarra, partekatzea izan da, kontu hartze eta kontu emate bat finean, “gardentasun ariketa” bat, udalak herritarrei ezinbestean zor diena. Gardentasun hori ere, konpromiso ere duelako gobernu taldeak bere egitekoan behin baino gehiagotan errepikatu duenez. Agintaldi planean hartutako konpromisoen egoeraren berri emateko tartea hartu du, horren harira, Otaegik; zazpi bloketan banatuta egin du: Zaintza eta bizitza duinak, aro kultural berria, garapen ekonomikoa, herri seguru eta kohesionatua, hiriaren antolaketa, ingurumen jasangarritasuna, eta gobernantza partekatua.

Zaintza eta bizitza duinak

Zaintza eta bizitza duinetarako konpromisoa, hori da agintaldi planak jasotzen duen lehena, “erantzunkidea eta parekidea den komunitate bat eraikitzen jarraitzeko”. Ezinbestean COVIdari erreparatu dio puntu horretan alkateak, eta pandemiari herri gisa erantzun diola Errenteria-Oreretak nabarmendu du, “Zaintza Sarea sortzeko gai izan gara pertsona eta kolektibo zaurgarrienak babestu behar genituelako. Horren atzean, 400 boluntariotik gora aritu dira, “horien konpromisoak, gehien behar dutenei, berotasuna, eta baliabideak eskaini dizkie”. Ez dela ordea pandemia testuinguruan egindako gauza bakarra gaineratu du udal buruak, eta adinekoentzako kirol eta kultur eskaintzak lehentasuna izan duela udalaren eta erretiratuen elkarteen elkarlanari esker, edota hezkuntzarako eskubide bermatu eta herriko haur guztiek ikasketa prozesuarekin jarraitu ahal izateko laguntza edo hornidura eskaini diela udalak beharra zuten haurrei nabarmendu du Otaegik. Horren atzean ere elkarlana, kolaborazioa behar horiek lehen eskutik ezagutzen dituztenen —ikastetxeak— eta baliabideak jar ditzakeen udalaren artean.

Pandemia gora behera baina, agintaldiko konpromisoak bete direla errepikatu du: “Adinekoen Mahaia sortu da eta bakardadearen diagnostikoa egin da bertatik; Adinekoentzako zerbitzu gida osatu da; 1.500 emakumek hartu dute parte Emakumeen Etxearen jardueretan; hezkuntza udalerrien sarera atxiki da Errenteria; eta lankidetza eta garapenerako udal estrategia birdefinitu da, agintaldi honetan, aurrekontuaren %0,7 horretara iristeko konpromisoa hartuta”.

Aro kultural berria

Kulturak pisu esanguratsua du Errenteriako Udalaren politiken barruan. Hori nabarmen gelditu da ere, pandemiaren garaian egindako apustu ausart eta berritzaileekin kultura itzali ez zedin. Horren adibide argia da Kultur Labea, eta erreferentzia egin dio alkateak, baita Bizi Errenteriaren barruan atondutako egitarau zabalari. Kulturaren zaku horretan, Errenteria Musikal Musika eta Dantza Eskola eraldatzen hasi izana, udalerriaren 700 urteurrena ospatu izana, eta kultur eragileentzako zuzeneko laguntzak %21 handitu direla aipatu ditu Otaegik.

Ezinbestean gaurko ekitaldia hartu duen Lekuona Fabrika ere izan du hizpide alkateak, “lehenengo hilabete hauetan Lekuona Fabrikak 30.000 bisitatik gora izan ditu”. Bada zerbait.

Publikoaren artean, gaur egun Gobernu taldea osatzen duten zinegotziak, baina baita, beste garaietako alkate izandakoak: Julen Mendoza, Adrian Lopez edota Xabin Olaizola.

Garapen ekonomikoarekin lotuta, udalerriko ehun ekonomikoa babesteko abiatutako Talka Plana nabarmendu du Otaegik, “16 neurri eta 3 miloi euro”. Iraupen luzeko langabeak, lan eskarmenturik gabeak, formazio txikia dutenak… enpleguratzeko garaian 2020an  kontratuetan bi milioi euro baino gehiago inbertitu direla esan du. Torrekuari begira ere jarri da; izan ere, bertan teknologia alorrean diharduten proiektuak indartzeko UEUrekin hitzarmena egin du udalak Humanitate Digitalen Gunea bertan kokatzeko.

Eta aurreko arlo guztiak bezain garrantzitsua da herri seguru eta kohesionatua lortzea, “segurua eta kohesioa eskutik doazela ziur gaude. Horregatik polizien prebentzio lana eta esku hartzea bezain garrantzitsua da bazterketa egoeran edo arriskuan dauden kolektiboak laguntzea”. Lerro horren barruan, etxerik gabeko pertsonen egoitza Gaztelutxotik Belabaratzera aldatu zela ekarri du gogora, “plaza gehiago behar baitziren”. Zehazki, bikoiztu egin da plaza kopuru hori, egunean zehar ere pertsona horiekin eskuhartzeak egiteko baliabideak gehitu direla, eta kaleko hezitzaile gehiago kontratatu direla azaldu du.

“Polizia lana ere garrantzitsua da, eta pandemia garaian hamahiru agente gehiago izan dira”, esan du, eta herria bera diseinatzen, antolatzen, argiztatzen eta garbitzen ere lan egin dela zehaztu.

Hiriaren antolaketa

Agintaldi planean hartutako beste konpromisoetako bat pertsonen neurrira pentsatutako eta eraikitako hiria egitea dela esan du, “bizigarriagoa eta inklusiboagoa. Konektibitatea bermatu eta giza harremanak erraztuko dituen hiria”. Horrekin lotutako proiektuak zerrendatu ditu: Txirrita Parkea Erdigunean, bi igogailu Berunen, Beraungo estadioan hobekuntza garrantzitsuak, Agustinetako Markola eskolaren zati bat auzo ekipamendu gisa egokitzea, eta Gaztañoko frontoia.

Hiri Antolamendurako Plan Orokorra aurreikusitako epean berrikusten ari dela udala ere azaldu du.

Ingurumen iraunkortasunaren harira, energia kontsumoa %25 murriztea lortu dela nabarmendu du Otaegik, eta pobrezia energetikoaren gaineko diagnostiko bat egin dela, Energiaren Bulegoa sortzeaz gainera.

Gobernantza ereduari erreparatu dio azkenik alkateak. Argi dutela udal administrazioaren ezaugarriak eta izaera zein izan behar duen nabarmendu du: “Irekia, gertukoa eta gardena”. Udalgintzak, berriz, herritarrekin eta eragileekin modu partekatuan sortutakoa. Horren adibide, HAPOren idazketan herritarren parte hartzea nabarmendu du, eta bi aholku batzorde berri jarri direla abian: Gizarte zerbitzu eta Kultura Aniztasunarena, eta Merkatarizta eta Ostalaritzarena. Horrekin batera, lehen aldiz antolatu duela udalak udako ikastaro bat EHUren Udako Ikastaroekin elkarlanean balioan jarri du.

Ekitaldia amaitzeko bideo bat proiektatu dute, udalak datozen bi urteetan landuko dituen proiektu nagusietako batzuk biltzen dituena. Datozen egunetan, herriko etxe gutzietan jasoko dute balantzearen gainean udalak egingo duen argitalpena.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.