Kiroldegia bete elkartasun, "ankerkeriari" erantzuteko
Hamarnaka izan dira gaur Elorsoro kiroldegira gerturatu direnak. Kiroldegiak hartu du Iker Sarriegiren aldeko ekitaldia, eta oiartzuar mordoaren elkartasuna eta beroa jaso ditu abokatuak.
13/13 auziaren barruan —beste zazpi euskal herritarrekin batera— Espainiako Auzitegi Nazionala epaitzen ari dira Sarriegi, eta gaurkoa, hari elkaratsuna adierazteko eguna aukeratu dute Iker Oiartzunen! lelopean.
ETArekin harremana eduki izana leporatzen diete auzipetuei. Euskal presoen abokatuak edo presoen aldeko mugimenduan aritutakoak dira guztiak. Gaurko ekitaldiaren bidez elkaratsuna helarazi diote Sarriegiri, baita beste zazpi euskal herritarrei ere, eta salatu egin dute inoiz lekurik behar ez balu ere, gaur egun, inoiz baino kanpoago dagoela auzia.
14:30ean eman diote hasiera aldarrikapen egunari, irekiera ekitaldi batekin. Ondoren, bazkaria egin dute. Arratsaldean zehar bingo herrikoia, eta ekitaldi gehiago egingo dituztela iragarri dute antolatzaileek.