XX+I handitik ospatzen ari dira
Gaur egun handia dute, hilabete osoko asteburuetan hainbat ekitaldi egin ostean.
Iaz pandemiak ez zien aukerarik eman ospatzeko. Biribila zen urteurrena, baina COVID-19aren harira ezarritako murrizketek ez zuten posible egin. Aurten baina, ospatzen ari dira, gogotik gainera XX+I. urteurrena. Gaur egun handia dute, hilabete osoko asteburuetan hainbat ekitaldi egin ostean. Pala txapelketaren finala jokatu dute gaur, ekitaldia izan dute, eta herri bazkariaz gozatzen ari dira orain. Kontzertuen txanda helduko da ondoren.
Gaztetxeak Oreretan izan duen historiaren birpasa egin dute ekitaldiaren bidez. Ez da gauerdiko eztula ibilbidea, asilo zaharreko garaitik hasi eta Zabala Enea IIra iritsi artekoa. Horren guztiaren gakoa, antolakuntza izan dela esan dute, eta horretara deitu dute, “gaurkoan berriro erakutsi dugu, gazte antolakuntzaz dena dela posible”.