Birziklapen Totemak kanpaina heldu da udalerrira
Birziklapen Totemak kanpaina aurkeztu dute gaur San Marko Mankomunitateak, Ecoembes eta Ecovidriok.
Birziklapen Totemak kanpaina aurkeztu dute gaur San Marko Mankomunitateak, Ecoembes eta Ecovidriok. Kanpainaren helburua, herritarrak kontzientzatzea da birziklatutakoaren kalitatea eta kantitatea areagotzeko, eta horretarako beharrezkoa den informazioa eskaintzea. Gaurtik hasita, hilaren 22ra arte Errenteria-Oreretako lau puntutan bina totem jarriko dituzte: Pablo Sorozabal plazan, Gamon Zumardian, Diputazio PLazan eta Erramun Astibia kalean.
Ontzien bilketa bereiziari buruzko informazio oso grafiko eta erakargarria ere banatuko dute bizilagunen buzoietan kanpainaren barruan, horiengan eragiteko; kuadriptiko bat da eta gaikako bilketa lerro bakoitzean zer utzi behar den azaltzen duena.
Errenteria-Oreretan amaituta, Pasaiak hartuko du lekukoa hilaren 22tik datorren urteko urtarrilaren 11 arte. Oiartzun eta Lezora, otsailean helduko da kanpaina.