Estalkia egiteko lanak martxan dira Cristobal Gamonen
Cristobal Gamon ikastetxeko jolastokian eraikitzen ari diren estalkiaren lanak bisitatu zituzten atzo Aizpea Otaegi alkateak eta Eneko del Amo Hirigintza zinegotziak.
Cristobal Gamon ikastetxeko jolastokian eraikitzen ari diren estalkiaren lanak bisitatu zituzten atzo Aizpea Otaegi alkateak eta Eneko del Amo Hirigintza zinegotziak. Obraren arduradunek eta udal arkitekto batek lanen egoeraren berri eman zieten.
Patioa estaltzeak aire zabalean eskolak, kirol jarduerak eta beste edozein ekitaldi garatzeko aukera emango du eguraldi txarra izan arren. Gainontzeko bizilagunak ere izango dute erabiltzeko aukera eskola orduetatik kanpo.