Urtarrilaren 16rako antolatu du Itsas Mendik Mitxintxolako igoera
Itsas Mendi Elkarteak antolatzen duen mendiko herri lasterketan parte hartzeko urtarrilaren 9ra arte eman ahal izango da izena.
2020ko irudia da honakoa. Lasterketan inoizko partaide kopururik handiena izan zen orduan. Donibaneko Itsas Mendi Elkarteak antolatzen duen Mitxintxolako igoera urtarrilaren 16an, igandea, egingo dute. Korrikalariek 11:00etan ekingo diote proba labur bezain gogorrari (3,4 kilometro intentsu dira), Santiago plazan hasi eta Mitxintxolako muñora arte.
Parte hartu nahi duenak urtarrilaren 9a baino lehen eman beharko du izena honako esteka honen bidez. Itsas Mendiko kideek gogora ekarri dute, nahiz eta lasterketa 11:00etan hasiko den, oinez igotzeko aukera ere badela, horiek ordubete lehenago ekingo diotelarik igoerari. Sariak eta pintxoak Piraten Etxean banatuko dituzte proba bukatuta.
