Oloteko udaleko ordezkaritzaren bisita jaso du Lekuona Fabrikak
Oloten kultura eta hezkuntza zerbitzuak eskainiko dituen udal zentroa zabalduko dute, eta hainbat kultur zentro ezagutu nahi izan dituzte bertatik bertara, tartean Errenteria-Oreretakoa.
Oloteko (Girona, Katalunia) Udaleko teknikari, zinegotzi eta Josep Berga y Vayreda alkateak osatutako ordezkaritza batek Lekuona Fabrika bisitatu zuen atzo. Oloten kultura eta hezkuntza zerbitzuak eskainiko dituen udal zentroa zabalduko dute, eta hainbat kultur zentro ezagutu nahi izan dituzte bertatik bertara, tartean Errenteria-Oreretakoa.
Lekuonan Herri Arte Eskolako eta Gazteria, Hezkuntza, Kultura eta Liburutegi arloetako teknikari eta politikariekin egin dute bilera, udalerrian proiektu kulturalak ikuspegi pedagogikotik, komunitariotik eta zeharkakotik nola garatzen diren ezagutzeko. Donostiako Tabakalera eta Bilboko Azkuna zentroa ere bisitatu zituen Oloteko ordezkaritzak.