COVID-19 positiboen gorakada handia Oarsoaldean
Astelehenetik asteazkenera 169 positibo gehiago jaso dituzte Oarsoaldeko lau herrietan. Tasak oso nabarmen hazi dira azken egunetan.
Gogor ari da jotzen COVID-19aren oldarraldi berria Oarsoaldean. Aste honetan, astelehenetik asteazkenera, 169 positibo jaso dituzte lau herrietan osasun zerbitzuek. Joan den asteko epe berberean (azaroaren 22tik 24ra), 105 izan ziren lau herrietan bildutako kutsatzeak. Tasetan eragina izan dute azken egunetako kutsatzeek.
Jarraian, Oarsoaldeko lau herrietako tasa eguneratuak, eta astelehenetik asteazkenera izan diren kutsatzeak.
- Errenteria-Orereta. Tasa: 729 (joan den asteko asteazkenean 527koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena): 19-41-26.
- Pasaia. Tasa: 705 (joan den asteko asteazkenean 550ekoa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena): 13-22-8.
- Oiartzun. Tasa: 453 (joan den asteko asteazkenean 221ekoa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena): 1-10-18.
- Lezo. Tasa: 953 (joan den asteko asteazkenean 888koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena): 1-7-3.