Pirinioak bertatik bertara Patxi Otegiren eskutik
Argazki emanaldia egingo du Otegik Urdaburu elkartearen egoitzan hilaren 9an, 19:30ean.
Mendi irteeretan jasotako irudi ederrak biltzen adituak dira Urdaburu Mendizale elkarteko kideetako askok. Paisai eder horiek, herriraino ekartzeko saiakera egiten dute sarri, eta datorren astean, horretarako aukera eskainiko du mendizale elkarteak, beste behin ere. Oraingoan Pirinioak gozatzeko aukera eskainiko du elkarteko bazkide den Patxi Otegik, Piriniotan ibilaldia argazki emanaldiari esker.
Hilaren 9an izango da, elkartearen egoitzan, 19:30ean hasita.
Halaber, eta emanaldiarekin lotuta, Otegiren argazki horiekin erakusketa antolatu dute Urdabururen egoitzan bertan, eta hura bisitatzeko aukera izango da astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara.