Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

"Euskara bidelagun ez ezik, tresna eraginkor bilakatzeko aukera paregabea dugu"

Euskararen Egunaren harira adierazpen instituzionala egin du udalbatzak. Euskara eremu formal eta informaletan naturaltasunez erabiltzeko deia egin du euskarak jauzia egi dezan: "Hiztunen konpromisoa eta instituzioen ahalegina ezinbesteko dira".

Udal ordezkariak Lekuona Fabrikan irakurketa jarraia amaitutakoan. Argazkia: Herri Bizia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/12/03

Euskararen Nazioarteko Eguna da gaur, eta askotan esan ohi izan den moduan euskarak 365 egun baditu ere, ezin uka abenduaren 3a badela, aldarrirako bada ere, euskal hiztunentzat. Errenteriako Udalak, egunaren harira eta herriko hainbat eragilerekin elkarlanean egitarau oparoa eta anitza antolatu du, eta atzo bertan elkarlanean ondutako egitarau horren barruan, irakurketa jarrai egin zuten 46 lagunek Lekuona Fabrika. 46 ahots batu ziren Eider Rodriguez idazle errenteriarraren Bihotz handiegia liburuaren hitzei ahotsa jartzeko, eta horretarako, udal euskaltegiko eta Xenpelar AEKko ikasle eta irakasleak, udal langileak, eta ordezkari politikoak ere bildu ziren Lekuonara.

Ahots firmez, ahots goxoz, ahots dardartiz, baxuago edo ozenago leituko zuten… hamaika ahots, bakoitza bere ezaugarriekin, baina guztiak euskaraz.

Rodriguezen eleberriak dituen sei ipuinetatik lau irakurri zituzten.

Irakurketa amaituta, udalbatzako kideek udal adierazpena egin zuten gaurko egunari begira. Erabilera eremu berri ez formaletan ere, euskaraz arnas berri lemapean, komunikazio eta jarduera eremu berrietan ere, naturaltasun osoz dagokion tokia hartzea duela euskarak erronka esan dute adierazpen horretan. Ezinbestekoa jo dute eremu formaletatik ez formaletara —aisialdia,kultura,kirola…—igarotzea naturaltasun osoz egitea, naturaltasun osoz egitea, finean euskaraz bizitzeko hautua, “euskararen erabilerak jauzi bat egiteak errotik aldatuko luke hiztun askorengan, bereziki gazteengan, euskararekiko bizipena”.

Bide horretan, hiztunen konpromisoa dela gakoa esan dute, baina baita instituzioen ahalegina ere, “bitartekoak jarriz eta eredugarri jokatuz, normaltasun berri baterako  bide hastapen honetan berreskuratzen zein asmatzen ari garen eta asmatuko ditugun harreman eta erabilera eremu berrietarako euskara bidelagun ez ezik, lanabes eraginkor bilakatzeko”.

Bide horretan hainbat konpromiso hartu ditu Errenteriako Udalak, ondokoak:

  • Euskararen ikaskuntza unibertsalizatzeko dirulaguntza-eskaintzan urratsak ematen jarraitzeko konpromisoa hartzen du, egoera sozioekonomikoa eta jatorria ez daitezen euskara ikasteko oztopo izan.

  • Errenteriako euskararen plan estrategiko berria 2022an onartzeko konpromisoa hartzen du.

  • Herriko hizkuntza komunitate ezberdinen errealitatean oinarrituta, bizikidetza linguistikoa garatuko duen lan-ildo bat abiatzeko konpromisoa hartzen du.

  • Herrira etorri berriak diren ikasleei euskara errefortzurako eskolak eskaintzen jarraitzeko konpromisoa hartzen du, ikastetxeekin lankidetzan.

  • Badalab hizkuntza berrikuntzarako laborategiko kide izanik, bere jarduna sustatzeko konpromisoa hartzen du.

  • Euskarazko toki-komunikabideen jasangarritasun ekonomikoa eta egonkortasuna bermatzeko, diru laguntza zuzenak hitzartzen jarraitzeko konpromisoa hartzen du.

  • Euskalgintzaren ekimen sozialarekin elkarlanean jarduten jarraitzeko konpromisoa hartzen du.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.