
San Silbestre Txikiak itxaron egin beharko du oraindik. Nagusietan, parte hartzaileetan bi ibilbide aukeran: 3,5 kilometrokoa edota 7 kilometrokoa.

Jai Batzordean hitz egindakoen harira hartu du udalak San Tomas jaia bertan behera uzteko erabakia. Euskal Liburu eta Disko Azoka, hilaren 17tik 24ra.

Euskararen Egunaren harira adierazpen instituzionala egin du udalbatzak. Euskara eremu formal eta informaletan naturaltasunez erabiltzeko deia egin du euskarak jauzia egi dezan: "Hiztunen konpromisoa eta instituzioen ahalegina ezinbesteko dira".

Pasaiako Udaleko plantillako langileen erdia baino gehiago behin-behineko kontratuekin ari da lanean; batzuk, hamarkadak daramatzate horrela. Euren lanpostuak egonkortzeko eskaera argia egin diote udal gobernuari.

Guraso euskaldunak ez dituzten haurrei etxeko lanekin laguntzeko Elkarrekin Ikasiz programa abiatu zuen iaz Lau Haizetarak. Gabonen ostean jarriko du martxan, eta boluntario ahalik eta gehien nahi ditu.

‘Haurren aurrean helduok heldu’ ariketarekin etxeko txikienen eta helduen arteko hizkuntza ohituretan eragin nahi du Ttur-ttur elkarteak. Herriko leku ugari identifikatu dituzte ariketa egiteko.

Bide luzea du euskalgintzaren sokari tiraka. Kale erabileraren gainean hausnar egin ez ezik, gazte, heldu eta erakundeei «etxeko lanak» jarri dizkie. Ulermenaren unibertsalizazioa jo du gakotzat.

Txomin Iturberen biografia idatzi du Jokin Urain idazleak. «Beharrezkoa» iruditu zaio 1970-1980 hamarkadetan «erreferentziala izan zen militantearen» irudia jaso eta liburura eramatea, «ondorengo belaunaldiek ezagutu dezaten».

Zubiagatik beste kiroletako ligek etenaldia izango dute asteburuan. Allerruren gizonen talde nagusiak Arrasaten jokatuko du, eta emakumeenak Irunen.

Hamar irabazleen berri eman du epaimahaiak. Osasun egoera dela-eta ez da sari emate ekitaldirik egingo. Irabazleek liburutegitik pasa behar dute sarien bila.

Liburua Opari kanpaina jarri du martxan udalak aurten ere; %20ko beherapena jasoko dute txartelarekin euskarazko liburuak tokiko saltokietan erosten dituztenak.

EH Bilduren Espainiako Kongresuko bozeramaileak antxotarren kezkak bertatik bertara jasoko ditu datorren ostiralean, 18:30ean.

Abeslari oiartzuarra bueltan da, '4 taupadak' diskoarekin Euskal Herriko txoko guztietara iritsi ostean. Abesti berri bat kaleratu du, erritmoz betetakoa, itsaskorra.

1991ko irailean zabaldu zituen Lezoko euskaltegiak ateak. Ordutik ehunka izan dira euskaldundu nahiz alfabetatu direnak. Egun, Euskal Herrira etorritakoen integraziorako eremu ere bada Oroitzene.

Eguerdiko 13:00an izango da emanaldia, Donibaneko Herriko Plazan. Artean, Gerardo Butrón, Jesús M. Bilbao edo Joakin Iruretagoienaren abestiak eskainiko dituzte.

Abenduko zubian, asteartean Pasai Donibaneko HAZ bulegoa izango da irekita egongo den bakarra. 9:00-14:00 artean egongo da zabalik.