Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

[Erreportajea] Elkarrekin Ikasiz, euskara aukera bihurtzeko sarea

Errenteria-Orereta
Euskara

Guraso euskaldunak ez dituzten haurrei etxeko lanekin laguntzeko Elkarrekin Ikasiz programa abiatu zuen iaz Lau Haizetarak. Gabonen ostean jarriko du martxan, eta boluntario ahalik eta gehien nahi ditu.

elkarrekin ikasiz, lau haizetara euskaltzaleon topagunea Elkarrekin Ikasiz dinamikan parte hartzen duten boluntarioetako batzuk.
2021/12/03
Ikerne Zarate Ikerne Zarate

Elkarrekin Ikasiz programa egi bihurtu dute Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak, udalak, Errenteria-Oreretako LHko ikastetxeek eta sarearekin bat egitea erabaki duten boluntarioek. Azken horiek ezinbestekoak dira; euren denbora eta prestutasuna oinarrizko osagaia da programa aurrera ateratzeko, eta aitortza egitearekin batera, deialdia luzatu dute Josu Arizmendi eta Txuss Alfonso Lau Haizetarako kideek, eta Ainhoa Diez Susperregi boluntarioak. Gurasoek euskara ez dakitelako etxeko lanak egiteko garaian laguntza behar duten LHko lehen mailatik laugarren mailarako ikasleei laguntza eskaintzea da asmoa.

Hori helburu behinena, baina ez bakarra: «Zaintza sarearen parte izan nahi du, kohesio sozialaren lagungarri, ezberdinen arteko interakzioak sustatzeko bitartekoa». Etxeko lanekin lagundu bai, baina euskaraz aritzeko astean behineko tartea ere eskaintzen du, «ipuinak, kantak eta jolasak egiten ditugu haurren beharren arabera moldatuz programa».

Donostiako Hasi eta Ikasi programaren berri izan zutela pandemia aurretik kontatu du Arizmendik: «Beraiekin elkartu ginen. Etxeko lanekin zentratuta daude, baina ez euskarari zentralitatea emanda. Guk gurera ekarri dugu euskara erdigunean jarrita». Iaz esperientzia pilotua egin zuten, hiruhilekoa. Ikasturte honetan boluntarioek garrantzi berezia izango dute, «beraiek direlako programa honen erdigunea».

Gabonetatik bueltan martxan
Datorren urtean, Gabonen ondoren jarriko dute martxan programa, eta dagoeneko zortzi boluntario daude izena emanda. «Gutxienez sei behar ditugu, LHko sei ikastetxe direlako herrian eta eskolako bana lotuta nahi dugu», azaldu dute. Halere, zenbat eta boluntario gehiago izan, orduan eta erantzun zabalagoa emateko aukera izango dutela zehaztu dute, eta horretara deitu dituzte herritarrak: «Behar den bakarra da euskaraz jakitea eta prest egotea haurrekin astean behin ordubetez etxeko lanekin laguntzeko, edota euskaraz aritzeko. Lau Haizetarak boluntarioak biltzen ditu programara, eta eskolek aukeratzen dituzte ikasleak, beharren arabera».

Joan den urtean boluntario gisa aritu zen Diez, eta aurten errepikatzea erabaki du: «Oso gustura aritu nintzen. Lau haurrekin izan nintzen eta niretzako esperientzia oso aberasgarria izan da, harreman polita sortu genuen. Etxeko lanen batean laguntzen nien, baina batez ere, jolasak, ipuinak eta horrelakoak lantzen genituen».

Balorazioa oso positiboa Lau Haizetarak egin duena, baina baita ikastetxeena ere Arizmendiren hitzetan, «hamabi bat ikasle aritu ziren». Eragiteko halako espazioak sortzea «ezinbestekoa» dela esan du Alfonsok: «Euskararen erabilera sustatzeko balio du, baina hortik harago kohesio sozialerako tresna ere bada, eta beraz, zenbat eta boluntario gehiago lan honetarako, orduan eta interakzio gehiago sortuko ditugu etorri berri diren familiekin, edo bertakoak izanik euskara ez dutenekin. Etorkizuneko gizarteari begira gure komunitateari begira egiten dugun ekarpen txikia da».

Gurasoekin lanketa
Euskara ez duten gurasoengana heltzea da Lau Haizetarak markatu duen beste erronketako bat, «harrera modukoa egin nahi diegu, izapideak egiten lagundu, dituzten beharrei erantzun…». Aurten abiatuko dute harrera proiektu hori, «Elkarrekin Ikasiz programa bezala, handituko da boluntarioak baldin badaude».

Elkarrekin Ikasizen parte hartzeko galdetegi bat bete behar dute boluntario izan nahi dutenek web orrian. Izena ematen dutenekin Lau Haizetara jarriko da harremanetan. «Boluntarioak behar ditugu gure aletxoa jartzen jarraitzeko, erreala den behar horri erantzuteko, euskara oinarrian jarrita».

Euskararen Eguneko egitaraua

GAUR

  • Ipuin kontaketa. 17:30. Lur Kortarekin 3-5 urteko haurrentzat Lekuona Fabrikan. 18:20. 6-8 urteko haurrentzat.
  • Familia Jolasean.18:00. Markolako jolastokian.
  • Kuadrillategi, 18:00. Foru plazan.
  • Kantuz Jalgi Plazara.18:00. Herri Arte Eskolaren emanaldia Xabier Olaskoagan.
  • Bertso saio literarioa.19:00. Alaia Martin eta Julio Soto bertsolari eta Oier Guillan gai jartzailearekin, Niessenen.

BIHAR

  • Kantu jira eta udal txistulariak.12:00. Herriko Plazatik abiatuta.
  • Kontzertua. 22:00. Skakeitan eta Kai Nakai Lekuona Fabrikan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.