Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
JOKIN URAIN 'KIXKUR', IDAZLEA

[Elkarrizketa] «Txominek ez zuen ulertzen alde pertsonalik gabeko alde politikorik

Errenteria-Orereta
Kultura

Txomin Iturberen biografia idatzi du Jokin Urain idazleak. «Beharrezkoa» iruditu zaio 1970-1980 hamarkadetan «erreferentziala izan zen militantearen» irudia jaso eta liburura eramatea, «ondorengo belaunaldiek ezagutu dezaten».

Jokin Urain 'Kixkur' Txomin Iturberen biografia esku artean.
2021/12/03
Ikerne Zarate Ikerne Zarate

Txomin. Aurrera Bolie! liburua argitaratu berri duzu. Txomin Iturberen biografia da, nondik sortu zen ideia?
Txominen [Iturbe] biografia idazteko kezka baneukan espetxean nengoenetik ere. Alde batetik ikusten nuen erakundeko (ETA) eta ezker abertzaleko zenbait militante erreferentzialen biografiak idatzi zirela: Argalarena, Txabi Etxebarrietarena edo Jon Idigorasena, kasu. Txomin izan zen oso pertsona erreferentziala guretzako, 1970eko eta 1980ko hamarkadetan. Iruditzen zitzaidan bere irudi hori bildu, jaso, eta idatzita uztea beharrezkoa zela, gutxienez, ondorengoek ere ezagutu zezaten bai garai hura, bai garai hartako pertsonen izaera,eta egiteko modua. Ametsen liburua eta Amaren Etxea egin ostean, biografia hau egitea proposatu zidaten.

Historia ofizialetik kanpo gelditzen direnak kontatzen dituzu zure liburuetan. Zer izan da zailena azken liburu hau idazteko unean?
Argalaren biografiak idatzi dira bi, baina Argalak gauza asko utzi zuen idatzita, garai hartako abertzaletasunaren gainean eta erakundearen ildo politikoa izan zenaz, asko idatzi zuen. Txominek ez zuen ezer idatzi, ohar batzuk, erakunde barrukoak, eskutitz pertsonalak, postalen batzuk, baina ez zuen ezer utzi pentsamendu politiko moduan idatzia. Ez genuen ezer.

Hemerotekan, batez ere Espainiako Estatuko iturriek, kazetariek, edo polizia iturriek esan dutena dago, eta datetatik harago ezin duzu jakin zer izan daiteken egia, eta zer gezurra. Zegoen iturri fidagarri bakarra, nire ustetan behintzat, berekin militatu zuten eta bera ezagutu zuten lagunen eta etxekoen ahotsak ziren. Iturri horietara jotzea izan da bidea, beraz, haien ahotsen bitartez joan naiz historia hau kontatzen kronologiaz aparte. Erakundearen historia, ezker abertzalearen historia eta bere gaztaroko historia, nolakoa zen Euskal Herria garai hartan kontatu dut. 1943an jaio zen, 1936ko Espainiako Gerra amaitu berria zen, eta hortik sortzen den belaunaldikoa da, badu, beraz, ingurugiro sozial eta politikoa. Saiatu naiz testuinguru hori azaltzen eta islatzen, belaunaldi hori nola hasten den diktaduraren zamaren azpitik burua jasotzen. Lurdes Iriondok abesten zuen gazte gara gazte eta ez gaude konforme, liburua da nolabait, konforme ez zegoen belaunaldi horren historia.

Liburua irakurtzen duenak bere profil politikoa aurkituko du zalantzarik gabe, humanoa ere?
Txominek ez zuen ulertzen alde pertsonalik gabeko alde politikorik. Bera ez zen politikoa, ez zekien diskurtso politiko bat egiten, baina bere inguruan pieza ezberdinak ahokatzen zituen nolabait; gaztetatik hasi eta hil zen arte izan zen hala. Liburua gazte baten historia da izatez, 43 urterekin hil zelako.

Nolakoa zen Txomin Iturbe?
Oso kirolzalea zen eta futbolean ere erreferente zen. Kontatzen dute bere garaikoek herrian, artean, klandestinitatea baino lehenago bere izaeragatik erreferentea zela; umore izugarria zuen, beti txantxak egiten zebilen, egonezina zuen, baserritar euskaldun peto petoa zen. Argazki batzuetan azaltzen da abarkekin futbolean jokatzen; baserrian lan egiteko balio zioten abarkek, futbolean aritzeko ere balio zioten. Bizitza osoan, bere azken egunetan ere aldarrikatzen zuen bere baserritar izaera hori, eta izaera horretatik harremantzeko zituen dohainetatik jakin zuen jendea erakartzen, baita bere proiektu politiko eta sozialera ere hurbiltzen.

Gazte baten inguruko liburua dela esan duzu lehen. Izan ere gazte hil zen, 43 urterekin.
Gaur egungo ikuspegitik gaztea zen, 43 urterekin hil zelako. 1968ko abenduan alde egin zuen Iparraldera, Arrasaten Unai Dorronsoro Burgosko prozesuan epaituko zutena, atxilotu zutenean. Bere urtebetetze egunean, abenduaren 7an ihes egin zuen. Ordutik 1986ra arte izan zen bertan, Gabonera deportatu zuten arte. Handik Aljerrera eraman zuten eta bertan hil zen.

Ipar Euskal Herrian ere oso ezaguna izan zen. Errefuxiatu guztiak kosta inguruan gelditzen ziren, Hendaia, Donibane Lohitzune, Biarritz, Baiona, Angelu, eta momentu batean erabaki zuten Txominek, Txikiak [Eustakio Mendizabal] eta Argalak [Jose Migel Beñaran] barruko aldera joan behar zutela eta Kanbo, Hazparne (Lapurdi) edo Baigorrira (Nafarroa Beherea) joan ziren.

Hango jendearen artean, euskaldun petoak zirenekin bizi behar dute, eta beraiek zer diren ere erakutsi behar dute, abertzaleak eta euskaldunak direla, langileak direla, eta 1971 inguruan Garruzen (Amikuze, Nafarroa Beherea) negutegiak antolatu zituzten, eta militante mordoa bildu zen proiektuaren bueltan. Barazkiak saldu egiten zituzten, basoa garbitu, baserritarrei lagundu, harremanak landu. 1975ean ez zen inguru haietan apaizik, ez artzain edo abeslaririk Txomin ezagutzen ez zuenik.

Txikia hil zutenean kostaldera itzuli ziren, eta hainbat atentatu egin zizkioten BVE, talde parapolizial espainolek, baita Frantziako poliziak ere. Zauritu bai, baina onik atera zen guztietatik.

Liburua salgai dago aurreko asteburutik, zein harrera izatea espero duzu?
Gara egunkariak lehengo asteburuan eraman zuen kioskoetara egunkariarekin batera eta badirudi ezagutu eta bere erreferentziak zituen jendea liburuaren bila joan dela. Ez dakit komeni den liburu hau Txominen historia osotzat hartzea. Liburuan badaude hainbat jenderen ahotsak, baina beste hainbatenak falta dira, ezinezkoa delako bera ezagutu zuten guzti guztien ahotsak biltzea. Durangoko azokan ere izango gara [asteartean elkarrizketatu zuen HITZAk Urain, eta atzo zabaldu zituen ateak Durangoko azokak], ez dakit nola joango den aurtengoa.

Zein ekarpen egingo diola uste duzu liburuak Euskal Herriaren historiari?
Ikusten dudana da, oraindik ere ezin dela kontatu kontatu behar den guztia, badaude hainbat aspektu ezin direnak kontatu badaukazulako mehatxu judizial bat, baina hala ere gauza asko konta daiteke. Alde batetik, nola edo hala erakundeko militante guretzako erreferentzial horiek duten alde humano hori ere, giza izaera hori, eta bestetik, garai hartan, frankismo gogorrenean abiatu zuten mugimendu politiko baten ausardia, grina eta hori bultzatu zuen jendearen motibazioa ere, ezer eskatu gabe, beraiek pertsonalki dena galdu eta eskaintzen duten lan eta ariketa politiko hori.

Txominen inguruan nabarmendu nahiko nukeen beste gauza bat da jende guztiarekin harremanak egiteko zuen gaitasuna, bai gazteekin, bai zaharrekin, bai pentsamendu politiko berdintsukoekin, bai berdin pentsatzen ez zutenekin… bazuen jendea erakartzeko gaitasuna. Batzuk esaten dute eskuan itsasgarria zuela, eskua ematen zizunean nola edo hala enpatiak sortzen zituela. Ez da erraza halako pertsona baten definizioa egitea. Bateren batek lekuak betetzen zituela zioen, beste batek zioen trumoia bezalakoa zela, sartzen zen lekua umorez eta bizitasunez betetzen zuela. Ibili den lekuan oso maitatua izan da, eta jende horren memorian eta urrunagotik ezagutu dugunon memorian ere utzi du goldeak lurrean uzten duen arrasto bera. Lanean ere aurrena zen, inork baino lehenago ekiten zion lanari, bazuen ingurua dinamizatzeko gaitasuna berezkoa. Arrasto handia utzi du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.