Eduardo Aseginolaza, Frankismoaren ondorengo lehen alkatea, zendu da
1979tik 1983ra HBrekin Frankismoaren ondorengo Pasaiako lehen alkate izandakoa atzo zendu zen, Trintxerpen, 79 urte zituela.
Eduardo Aseginolaza Mujika (Idiazabal, 1942) atzo zendu zen, Trintxerpen, 79 urte zituela. Frankismoaren ondoren Pasaian agintea hartu zuen lehen alkatea izan zen, Herri Batasuna (HB) alderdiarekin 1979tik 1983ra egon zelarik karguan.
Udalburu izateaz gain, Trintxer Elkarteko eta Trintxer Mendi Taldeko sortzaile nahiz lehendakari ere izan zen Aseginolaza. Gaur udaletxeko banderak aga-erdian daude bere omenez, krespoi beltzarekin. Pasaiako Udalaren izenean lore koroa helarazi zaio tanatoriora.