Ostiraletik igandera, 188 COVID positibo Oarsoaldean
Joan den asteburuan 74 kasu atzeman ziren lau herrietan. Lezoko tasa 1.000tik gorakoa da, eta Errenteria-Oreretakoa hara iristeko bidean da.
Etenik gabe gorantz doaz COVID-19aren oldarraldi berriaren datuak. Asteburuan (ostiraletik igandera) 188 kutsatze gehiago jaso dituzte Oarsoaldeko osasun zerbitzuetan, 116 Errenteria-Oreretan, 34 Pasaian, 26 Oiartzunen eta hamabi Lezon. Aurreko asteburuan (azaroaren 26tik 28ra) 74 izan ziren orotara jasotako positiboak. Beraz, astetik astera, epe berberean, bikoiztu baino gehiago egin dira positiboak.
Honakoak dira, Osasun Sailak gaur emandako datuetan oinarrituta, herrietako tasak eta asteburuko kutsatzeak.
- Errenteria-Orereta. Tasa: 990 (azaroaren 28ko igandean 617koa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 28-41-47.
- Pasaia. Tasa: 855 (azaroaren 28ko igandean 609koa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 12-19-3.
- Oiartzun. Tasa: 761 (azaroaren 28ko igandean 221ekoa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 7-13-6.
- Lezo. Tasa: 1.036 (azaroaren 28ko igandean 970ekoa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 3-7-2.