Kiroldegiko langileek Donostiara eramango dute protesta etzi
Euren etorkizunarekin kezkatuta daude langileak, eta hori dela eta azken hilabeteetan hainbat protesta egin dituzte.
Zerbitzuaren kontratazioa luzatuta ari da BPXport enpresa kiroldegietako zerbitzua eskaintzen Errenteriako kiroldegietan, azken plegura enpresarik ez zelako aurkeztu. Euren etorkizunarekin kezkatuta daude langileak, eta hori dela eta azken hilabeteetan hainbat protesta egin dituzte.
Azaroan, ostiralero elkarretaratzeak egin dituzte Herriko Plazan udalari eta BPXport enpresari negoziatu eta lan gatazkari irtenbide bat eman diezaioten eskatzeko. Orain, ostegunean, Donostiara eramango dute kiroldegiko langileek euren haserrea eta protesta, BPXport enpresak Loiolako Erriberetan duen kiroldegi aurrera zehazki. Bertan elkarretaratzea egingo dute etzi, osteguna, bizi duten egoera salatu eta udalari zein BPXport enpresari gatazkari irtenbidea emateko eskatzeko.