Emakumeentzako kontzientzia eta mugimendu taldea Gaztañon
Hausnarketarako eta ahalduntzeko espazio berri bati ateak zabalduko dizkio ostiralean Gaztañoko Sorguneak.
Hausnarketarako eta ahalduntzeko espazio berri bati ateak zabalduko dizkio ostiralean Gaztañoko Sorguneak. Emakumeentzako kontzientzia eta mugimendu taldea antolatu dute, eta etzi hasita, bi astetik behin, ostiralarekin, egingo dute juntadizoa Gaztañoko auzo elkartearen egoitzan 10:00etatik 11:30era bitartean. Nagore Perez ikertzaile feministak gidatuko du espazioa.
Izena emateko, 676 86 69 83 telefono zenbakira deitu behar da.