Urdazubiko azken etapa egingo du Urdaburuk
Urdazubiko seigarren eta azken etapa antolatu du Urdaburu Mendizale Elkarteak hilaren 18an.
Urdazubiko seigarren eta azken etapa antolatu du Urdaburu Mendizale Elkarteak hilaren 18an. Iazko martxoan egitekoak ziren, baina, pandemiaren etorrerak hankaz gora jarri zien irteera. Orain berrartu egingo dute. merezi moduan itxiera emateko.
Lizunagan hasita, Larrun gailurretik eta Azkaineko Oleta auzotik pasata, Donibane Lohitzunen amaituko dute; 18 kilometroko ibilaldia, 750 metroko desnibela duena eta bost ordu eta erdiko iraupena izango duena.
Autobusa Zumardiko autobus geltokitik irtengo da 07:30ean eta 07:35ean Lintzirindik,(hotelaren atzeko aldetik). Izena eman nahi dutenek elkartera jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara, ordutegi eta egun horietan 943 52 78 79 telefono zenbakira deitu eta Urdabururen web orriko galdetegia bete. Irteerak 10 euro balio du eta egunean bertan ordaindu beharko da autobusean.