Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Joanes Larretxea etxerako bidean jartzeko, kilometroak metro bihurtzeko deia

Joanes Larretxea Oiartzungo euskal presoaren etxeratzea eskatzeko, Joanes etxera! lelopean lasterketa herrikoia egingo dute 2022ko urtarrilaren 2an.

Joanes etxera1 lasterketa herrikoia aurkeztu du gaur Sare Herritarrak
Ikerne Zarate Gartziarena
Oiartzun
2021/12/11

Joanes Larretxea Oiartzungo euskal presoaren etxeratzea eskatzeko, Joanes etxera! lelopean lasterketa herrikoia egingo dute 2022ko urtarrilaren 2an. Gaur aurkeztu du kirol iniziatiba Oiartzungo Sare Herritarrak, eta jendartearen nahiari jarraituta azken hilabeteetan maiz elkartu direla bakegintza eta elkarbizitza oinarri hartuta presoen auzia askatzeko garaia dela esateko nabarmendu du.

Ezinbestekoa jo du euskal presoen aldeko dinamikak, espetxe politika definitzen duten estatuengan eragitea, “aurrera urratsak egitea guztion ardura baita”. Giltza gizarte zibilaren aktibazioa dela gaineratu du Sarek gaurko agerraldian, “eragile politikari. alderdi, ordezkari, sindikatu, instituzio, eta norbanako guztion aktibazioa eta inplikazioa bultzatzea da gakoa”. Espetxe politika aldatzeko kontsentsua erabatekoa dela ikusarazi dutela behin eta berriz ere gaineratu du dinamikak, eta presoei ezartzen zaien salbuespen legediarekin amaitzea beharrezkoa jo du enegarrenez, “Joanes etxerako bidean jarri behar dugu, kilometroak metro bihurtu behar ditugu”. Hamabi urte bete ditu preso Larretxeak eta egun Martuteneko espetxean aurkitzen da oiartzuarra.

Joanes etxera1 lasterketa herrikoia aurkeztu du gaur Sare Herritarrak

Oiartzungo herri lasterketa ekarpena da bide horretan, eta kilometroak metro bihurtzeko egiteko horretan herritar denak nahi ditu konplize Sare Herritarrak, “parte hartzera animatu nahi ditugu herritar guztiak, lasterketarekin bat egitera”.

Sei kilometro eta erdiko ibilbidea du herri lasterketak eta hilaren 30era arte izango da izena emateko aukera Elorsoro Kiroldegian edo online; prezioa 8 euro. Egunean bertan ere izango da aukera izena emateko, orduan 12 euro ordaindu beharko dira.

Haurren lasterketari dagokionean lasterketa egunean bertan izango da izen ematea.

Esan moduan, urtarrilaren 2an izango da lasterketa (igandea). 10:30ean izango da haurrena eta 11:00etan herri lasterketa. Sari banaketa, berriz, 12:30ean egingo dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.