Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

[Galeria eta bideoa] Herritarrei hitza emango dien prozesu loteslea galdegin dute antxotarrek

Dozenaka izan dira gaur eguerdian kalera atera eta euren hitza eta iritzia aintzat hartzea nahi dutela eskatu duten antxotarrak SOS Antxo Koordinadorak deitutako manifestazioarekin bat eginez.

SOS Antxo koordinadorak deituta manifestazioa egin dute.
Ikerne Zarate Gartziarena
Pasaia
2021/12/11

Dozenaka izan dira gaur eguerdian kalera atera eta euren hitza eta iritzia aintzat hartzea nahi dutela eskatu duten antxotarrak. 13:00etan abiatu da manifestazioa Gure Zumarditik, euripean, SOS Antxo koordinadorak deituta. Garbi utzi dute euren eskaera: “Udal agintariei eta Euskotreni herritarrei hitza emango dien prozesu parte hartzaile loteslea ahalbidetzeko dei egin nahi diegu”.

Luze joko dute Euskotrenen lurpeko geltoki berria egiteko lanek, “gutxienez bost urte”, eta bitarte horretan antxotarren bizitza sozial, ekonomiko eta kulturala erabat baldintzatuta egongo dela aurreikusi du koordinadorak. Halako obra handia izanik, eta herritarrengan hainbeste eragingo duenez, haren funtsezko alderdiei buruz jakin nahi dute, baita erabaki ere. Kezka nagusia, gaur-gaurkoz, topoko egungo zubibidearen etorkizuna da, “dakigunez ez dute eraitsiko lurperatze lanak amaituta, eta egun bezala geldituko da zehaztu gabeko denbora tartean”. Horren harira galdera: “Zertarako jasan lanek ekarriko dizkiguten eragozpen guztiak, onurarik onena beteko ez bada?”. Trenbide saihesbidearen idazketari erreparatu diote ondoren; bederatzi hilabete iraungo ditu koordinadoraren esanetan eta berebiziko garrantzia du, lan horrek zehaztuko duelako zenbat urte eta zein egoeretan jarraitu beharko duten topoaren egungo trazadurarekin lurperatze obra amaitutakoan. Denbora tarte hori, bederatzi hilabeteak, itxaroteko prest azaldu da SOS Antxo, baina epea behin pasata herritarren erabaki lotesleak hartzen amaituko den informazio prozesu parte hartzailea zabaltzeko eskatu dio udalari eta Euskal Trenbide Sareari.

Gaurko protestaren barruan antxotarrentzat argi izpi bat. Luzuriagaz hitz egin dute eta “positiboki” egin dute, “Madrilen lortutako egoera berriek Azokaren ordez Biteri Plazan eraikin berria egiteko alkatetzaren erabakia berriro aztertzea ahalbidetzen duelako. Herritarren ahalegina eta lanari esker, Antxok merezi dituen kultur eta zerbitzu jardueretarako nahi den eraikin bilakatuko da Luzuriaga”.

Herritarren mobilizazioak fruituak ematen dituela berretsi du azkenik SOS Antxo koordinadorak, eta horretara deitu du, merezi duten Antxo egi bihurtzeko.

SOS Antxo koordinadorak deituta manifestazioa

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.