Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Aurrekontu proposamena onartuta, oposizioaren babesik gabe

PSE-EEk lau zatikako zuzenketa aurkeztu zizkion aurrekontuari lehenik eta osoko zuzenketa ondoren. EAJk zatikako zuzenketak aurkeztu dizkio.

Besteak beste aurrekontuen gaia aztertu du gaurko plenoak.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/12/15

58 milioi euroko aurrekontu proposamena aurkeztu du gaur gobernu taldeak udal osoko ohiko bilkuran. 2021eko aurrekontua baino %5 handiagoa da aurrekontu hori, eta pandemiaren ondorioei erantzun eta herritarrekin hartutako konpromisoak betetzeko helburuarekin diseinatutakoa dela esan zuen Aizpea Otaegik azaro hasieran, proposamena publiko egiteko unean. Gaurko plenora iritsi aurretik bidea egin du proposamenak, gizarteratzearekin batera, oposizioko talde politikoei aurkeztu eta negoziazio saiakera ere izan da; ez da posible izan, ordea. Oraingoan ez EAJrekin ez PSE-EErekin adostasunera heltzea.

EAJk eta PSE-EEk proposamenaren kontrako bozka eman dute. Aurrera egin du, ordea, gobernu taldearen babesarekin, gehiengo osoa baitu.

Hasierako onespena jaso duen aurrekontu proposamenak “jauzi kualitatiboa” egiteko aukera ematen duela esan du Garazi Lopez de Etxezarreta Ogasun zinegotziak, “aurrekontu oso egokia da eta %5eko igoerarekin heltzea foru funtsek ahalbidetu dute, gure diru sarreren ia erdia suposatzen dute horiek. Diruz hornitutako aurrekontu ederra da honakoa”. Memoria ere egin du, eta tamaina horretako aurrekontua onartu zen azken urtea 2008a izan zela azaldu du, zorraren errepasoa egiteko ondoren. 2008an 21 milioi euroko zorra zuen Errenteriako Udalak; gaur gaurkoz, EH Bildu eta Elkarrekin Errenteria gobernu taldean direnetik —2011n irabazi zituen hauteskundeak EH Bilduk—onartu duten aurrekonturik handiena da 2022ari begirakoa, “zorra, baina, 10 milioi eurokoa da, erdira murriztea lortu dugu”. Azken hori kudeaketa arduratsuaren ondorio dela esan du.

Gaur hasierako onespena jaso duen aurrekontuak agintaldi planaren %80 martxan jartzea ahalbidetuko du Lopez de Etxezarretaren hitzetan, eta hori ere lorpen gisa aipatu du. Ondoren, igoerak departamendu estrategiko guztietan aurreikusi dituztela aurrekontuan gaineratu du, eta proiektu garrantzitsuenetako batzuk aipatu.

PSE-EEren txanda heldu da ondoren. Alderdi sozialistak lau zatikako zuzenketa aurkeztu zituela hasieran azaldu du Isaac Palencia bozeramaileak, “proposamena egin eta gobernu taldeak ez zuen proposatutako ezer onartu. Horren aurrean, zatikako zuzenketak erretiratu eta osoko zuzenketa aurkeztu dugu”. Hilabete hasieran gobernu taldearen aurrekontu proposamenaren gaineko irakurketa egiteko antolatutako agerraldian egindako bide beretik jo du gaurko plenoan ere Palenciak. Gobernu taldeari “anbizio falta” eta “norabiderik gabe” aritzea leporatu dizkio.

Lopez de Etxezarretak norabidea argi duela gobernu taldeak erantzun dio, “beste kontu bat da norabide horrekin bat ez etortzea, hori zilegi da. Baina gure agintaldi planean azaltzen diren zazpi erronka eta 104 ekintzekin erabat dator aurrekontu proposamenean bildutako proiektuetako bakoitza”. Negoziaziorako eta adostasunerako borondate argia izan duela gobernu taldeak nabarmendu du beste behin ere Ogasun zinegotziak.

1.229.000 euro suposatzen duten zuzenketak aurkeztu dizkio EAJk udal aurrekontu proiektuari. Proposamenaren atzean aurrekontua hobetzeko asmoa jarri du Elixabete Murua bozeramaileak. Hala, diru poltsa hori gizarte zerbitzuak, hirigintza, ekonomia sustapena, mugikortasuna, trafikoa, segurtasuna, ingurumena edo gazteria arloetara bideratzea eskatu du zuzenketen bidez. EAJrekin ere ez da posible izan oraingoan adostasuna.

Aizpea Otaegi alkateak ere,  negoziaziorako jarrera izan duela gobernu taldeak nabarmendu du, “aurreko urtetako bi aurrekontuetan baino diru gehiago jarri dugu mahai gainean negoziaziorako, horrek erakusten du gure borondatea, uste dugulako, aurrekontuak adostea badela benetan lankidetzarako aukera. Behar ez izan arren nahi genuen negoziatu adostasunera heltzeko”. Norabideaz ere mintzo da, “gure norabidea oso argia da eta sendoa”.

PSE-EEren osoko zuzenketa bidean gelditu da alderdi sozialistaren sei bozkak baino ez dituelako jaso; gobernu taldeak kontra egin du eta EAJk abstentzioa. EAJren zuzenketek ere ez dute aurrera egin. Proposatu dituen 11 zuzenketatik 10ek alderdi jeltzalearen hiru zinegotzien babesa jaso dute, eta besteak, PSE-EEren botoak batu ditu.

Azkenean gobernu taldeak aurkeztutako proposamenak egin du aurrera, aldeko hamabi botoekin (EH Bildu 9 eta Elkarrekin Errenteria 3), eta EAJren (3 boto) nahiz PSE-EEren kontrako botoekin (6).

Erlazionatutako edukia58 miloi euro pandemiaren ondorioei erantzun eta herritarrekin hartutako konpromisoak betetzeko“Noraezean” den udal baten isla da aurrekontua PSE-EEren ustezUdal aurrekontu proiektuari zuzenketa partzialak aurkeztu dizkio EAJk
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.