Barandiaran parkearen proposamena aurkeztu eta ekarpenak jasoko ditu udalak
Aste honetan bertan erakusketa antolatu du Pontikan, eta horrekin batera, udal webgunean gune bat sortu du proposamenaren berri zabaltzeko.
Barandiaran parkearen proposamena aurkeztuko du Errenteriako Udalak, eta aldi berean, hiri parke horren diseinuan ekarpenak egiteko hilabeteko epea zabalduko du. Orain arte landutako proposamenak hartu dituzte kontuan diseinu prozesuan, eta horiek berrikusi eta zehaztu egin dira, genero ikuspegia, irisgarritasun unibertsala, baliabideen erabilera eraginkorra eta biodibertsitatea aintzat hartuta.
Hiri parkeak herrian izango duen garrantzia kontuan hartuta bi ekintza programatu ditu udalak proiektuaren berri emateko. Alde batetik erakusketa antolatu du Pontikako auzo elkartean ostiralean 17:00etatik 19:00etara eta larunbatean 11:00etatik 13:00etara. Erakusketa bitartean talde teknikoarekin kontsultak egin eta ekarpenak egiteko aukera izango dela jakinarazi du udalak bertan.
Bestalde, ostiraletik aurrera, proposamena gizarteratzeko udalaren webgunean gune bat jarriko dute. Iradokizunak egiteko posta elektroniko helbide bat ere jarri dute. Horretarako epea, hilaren 2otik 2022ko urtarrilaren 20 izango da zabalik.