Hondakinen gaikako bilketa sustatzeko kanpaina auzoz auzo
Hondakinak murriztu eta horiek modu egokian bereizteak duen garrantziaren gainean sentsibilizatu nahi ditu herritarrak, eta horri begira auzoetan kanpaina antolatu du udalak.
Hondakinak murriztu eta horiek modu egokian bereizteak duen garrantziaren gainean sentsibilizatu nahi ditu herritarrak, eta horri begira auzoetan kanpaina antolatu du udalak. Bio hondakinak edo edukiontzi marroiaren erabilera handitzeko abiatu du kanpaina, eta horretarako informazio karpak jartzen ari da bederatzi auzotan.
Hondakinak edukiontzietan sartu aurretik, horiek modu egokian bereizteko informazioa da ematen ari direna auzoetan jarritako postu horien bidez. Biohondakinek, sortutako hondakinen %40 eta %50 artean suposatzen dute.
Birziklatutako bilketa tasa %60an da Errenteria-Oreretan aspalditik udalak eman dituen datuen arabera, “horregatik animatu nahi ditugu herritarrak hondakinak jatorrian gaika bereiztera, eta gauzak ondo egiten jarraitzera, ingurumenean dugun eragina gutxitzeko”.