Jostailuak jasoko ditu PSE-EEk behar handiena dutenen artean banatzeko
Jostailu berriak biltzen dituzte —ez erabiliak—. Opariak datorren urteko urtarrilaren 2ra arte entrega daitezke.
Errenteriako alderdi sozialistak Irri bat oparitu kanpaina jarri du martxan hamargarrenez. Kanpainaren bidez, jostailu berriak biltzen dituzte —ez erabiliak— zaurgarrien diren familien artean banatzeko. Jostailu guztiak Errenteriako Gurutze Gorriari emango dizkiote, azken horrek behar handiena dutenen artean bana ditzan, eta “haur guztiek izan dezaten oparia data berezi hauetan”.
Kanpainarekin bat egin nahi duten pertsonek Herriko Etxera eraman behar ditu jostailuak edo 943 519 999 / 600 423 988 telefono zenbakietara deitu. Kanpainarekin bat egitera deitu ditu herritarrak Jose Angel Rodriguez alderdi sozialistaren Errenteriako Idazkari Nagusiak, “horrela guztion artean behar handiena dutenei irri bat marrazten lagunduko baitugu are gehiago COVID-19ak zaildu duen agertokian”.
Opariak datorren urteko urtarrilaren 2ra arte entrega daitezke.