Martxan da Lezo Bonua
Urtarrilaren 6ra arte, Lezoko hainbat establezimendutan 3,5 euroko prezioa duten bonuak eros daitezke, eta horiekin 5 euroko erosketak egin.
Gaurtik eskura daiteke Lezo Bonua egitasmo horrekin bat egin duten establezimenduetan (behean dago horien zerrenda). Egitasmoaren mamia da herriko komertzioetan erosketak egitea bultzatzea, saltoki horietan salgai dauden bonuen bitartez: 3,5 euroko prezioa du bakoitzak, eta horiekin bost euroko erosketak egin daitezke. 1,5 euroko aldea udalak hartuko du beregain. Urtarrilaren 6ra arte erabil daitezke bonu horiek, eta 18 urtetik gorakoek eros ditzakete.
Erositako bonuak, erosketa egin den saltokian bertan erabili beharko dira, eta gutxienez 5 euroko erosketa egin behar da bonua baliatzeko. Erosketaren prezioa erabiliko diren bonuen zenbatekoa baino txikiagoa bada, ez da esku-dirutan itzulpenik egingo.
Honakoak dira Lezo Bonua kanpainarekin bat egin duten establezimenduak (horien atarietan kanpainaren barruan daudenaren kartelak jarrita egongo dira:
Aizpea ostatua, Äriz arropa denda, Arruti, Aserraderos taberna-jatetxea, Garbiñe arrandegia, Izai taberna, Kaialde jatetxea, Kimaya, Luma estetika eta nutrizioa, Markos gozotegia, Ongietorri taberna, Lezo optika, Orekan zentroa, Orkidea taberna, Panpox, Petit arropa denda, Sagar Zulo erretegia, Sahatsa taberna, Sotxo taberna, Taloka, Titare mertzeria, Ttantta, Txingurri taberna, Zaldiak jatetxea, Zubitxo fruta denda, Zura Tree.