[Galeria] Txerri Egunak, hirutan banatuta, Oiartzun hartu du
Madalensoro, Elizalde Herri Eskolako pilotalekua, eta plaza izan dira aurtengo jaiaren erdigune. Eguraldia lagun, giro ederrean joan da goiza.
Ez txistorrarik ez eta topa egiteko aukerarik gabe, alai baino alaiago ibili dira oiartzuarrak gune batetik bestera. Eguzkia lagun, giro ederrean joan da gaur goizean, iazko hutsunearen ostean, Oiartzungo Txerri Eguna. Aurtengoan, pandemiaren testuinguruan, hiru zonaldetan bereizi du jaia Ttur-ttur elkarteak: Madalensoro, Elizalde Herri Eskolako pilotalekua, eta plazan postu ezberdinak jarri dituzte. Batetik bestera ibili dira oiartzuarrak.
Ez txistorrarik ez eta topa egiteko aukerarik gabe, alai baino alaiago ibili dira oiartzuarrak gune batetik bestera. Artisau eta ganadu feria, erraldoi txikien kale buelta, Iturri Merkatarien Elkartearen zozketa, eta Errigorako saskien nahiz Paeta Zaharrak Erantzun mahai jokoen zozketaz gain, aldarrirako ere probestu dute eguna. Covid ziurtagiriaren aurkako hainbat pankarta ipini dituzte, bai eta Amazonen kontrako mezuak ere.
Jarraian, gaurko goiz eguzkitsuak Oiartzunen utzi dituen irudietako batzuk:
