Estefano eta Ruben Lehen Mailako Pala Motzeko finalera
Asteburu ona berriro EPLEko pilotari federatuentzat. Izan ere, Estefanok eta Rubenek Gipuzkoako Pala Motzeko txapelketarako final handirako sailkatzea lortu baitute.
Asteburu ona berriro EPLEko pilotari federatuentzat. Izan ere, Estefanok eta Rubenek Gipuzkoako Pala Motzeko txapelketarako final handirako sailkatzea lortu baitute. Asteburuan jokatuko dute Oiangu 2 Klubeko Ibarguren eta Alkortaren aurka igandean Olaberriako frontoian. Ostiralean jokatu zuten etxean, Agustina Otaola frontoian, eta argi irabazi, 40-13; errenteriarren nagusitasuna argi gelditu zen markagailuan. Finalera heldu dira, eta bidean, ligaxka fase handia osatu bi pilotariek bost garaipena eta porrot bakarrarekin.
Lehenengo Mailako Pala Motzeko beste bikoteak ezin izan zion mailari eutsi, Ezkerrok eta Eyheramendik 40-26 galduta.
Gipuzkoako Trinkete Txapelketan, berriz, Aranburuk 40-23 irabazi zuen, eta Tabernak galdu 40-24. Chiapusok ere ez zuen garaipenik lortu (20-40).
Pilotari txikienen artean, Ekhi Larra Infantilaren lorpena nabarmendu beharra dago. Ekialdeko Zonaldeko Torneoko Finalera heldu da. Bigarren Mailako Alebinetan Unai Minguezek ez zuen lortu txapelketa berean garaitzerik.
Pilota eskolak berriz, oporraldia izango du Gabonetan eta urtarrilaren 10ean hasiko dira berriro. EPLEk 2010 eta 2013 urte artean (eskuz), eta 2006 eta 2009 artean (palaz ) jaiotakoak Agustina Otaola pilotalekura hurbiltzera animatu ditu. Klaseak doakoak dira. Informazio gehiago lortzeko 680 71 94 22 telefono zenbakira deitu dezakete interesdunek.