Gabonekin batera, trafiko aldaketak
Iztieta pasealekuan aparkatzeko baimena emango du udalak hilaren 24, 25, 31, eta urtarrilaren 1ean eta 6an.
Gabonak direla-eta trafiko aldaketak iragarri ditu Errenteriako Udalak. TRafiko mozketak izango dira, eta Iztietako pasealekuan aparkatzeko baimena emango du udalak hainbat egunetan.
Trafiko mozketei dagokienean, bi egunetan izango dira. Hala, hilaren 24an Erdigunea trafikoari moztuta izango da 18:00etatik 22:00etara. Bigarren mozketa hilaren 31n izango da San Silbestre lehiaketari bidea emateko. Nafarroa etorbidea moztuko dute Matxaingo eta Galiziako biribilgunearen artean 16:00etatik 22:00etara. Maria Lezo eta Andoni Korta kaleek bat egiten duten puntua ere trafikoari moztuko diote eta URbasa kaletik desbideratuko dute Lope Isastirantz.
Bestalde, Iztieta Pasealekua parkaleku gisa baliatzeko aukera zabalduko du udalak hilaren 24, 25, 31 eta urtarrilaren 1 eta 6an. Hilaren 24ko 18:00etatik hilaren 25eko 22:00ak arte eta hilaren 31ko 18:00etatik urtarrilaren 1eko 22:00etara eta urtarrilaren 6ko 07:00etatik 22:00etara ahalko da bertan aparkatu.