Kolore biziek hartu dituzte Gaztañoko frontoiaren hormak
Gaztañoko frontoirako sortu zuten diseinu proiektuak bete ditu horma zuriak.
Auzoaren marka jarri nahi zioten auzotarrek Gaztañoko frontoiari, auzoarekin bat datorren filosofiarekin blaitu. Pentsatu eta egin. Amaitu dute jada horma zuri horiek betetzeko sortutako proiektua gauzatzen. Marta Portela sortzaileak egin zuen marrazki proiektua berariaz bi urte bete berri dituen pilotalekua janzteko, eta ederra izan da emaitza.
Lana amaituta dago, baina bide luzea egin du horra heltzeko, eta garrantzitsuena dena, Gaztañoren ezaugarri ezinbestekoa den auzolanean oinarrituta egin dute errealitate proiektua. Auzotarrek elkarlanean egin dute posible Gaztañoko Auzo Elkarteak abiatutako proiektua.
Gaztañoko erabilera anizteko gunea izena jarri diote espazio horri.