Hileroko itsas hondakinen bilketa egingo du Materrek Alabortzan
Datorren igandeko jarduera urteko azkena ere izango da. 11:00etan hasi eta 13:00ak arte egongo dira Donibaneko zonaldea garbitzen.
Senadiaren garbiketarekin bat egitera deitu ditu herritarrak 'Mater' Ontzi Museoak. Urtea hileroko jarduera batekin bukatu nahi du Mater Ontzi Museo Ekoaktiboak: Donibaneko Alabortza senadiaren garbiketa. Igandean 11:00etan ekingo diote itsas hondakinen bilketari, eta 13:00ak arte egongo dira bertan, hileroko legez.
Ekintzaren garrantzia gogora ekarri dute ontziaren arduradunek: “Herritar zientzia, ingurumenaren babesa eta natura uztartzen ditu”. Edonork luza dezake eskua igandekoan; Materrekin harremanetan jartzeko posta elektronikoa edota telefonoa (619 814 225) erabil daiteke.
