Lehen mailako arreta publikoa defendatzeko elkartuko dira
"Osakidetzaren gainkarga eta utzikeria salatzeko" elkarretaratzea deitu dute biharko Satse, ELA, LAB, CCOO eta UGTk. Anbulatorio guztietan bilduko dira.
13:00etan bilduko dira Trintxerpe-San Pedroko anbulatorioan. Lehen mailako arreta publiko duina defendatzeko elkarretaratzea deitu dute Satse, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek biharko. Trintxerpe-San Pedroko, Antxoko eta Donibaneko osasun zentro bakoitzean 13:00etan bilduko dira “Osakidetzaren gainkarga eta utzikeria salatzeko.
Pasaiako EH Bilduk bat egin du sindikatuen deiarekin, osasun publikoaren baliabideak indartzearen alde: “Sinesgaitza da pandemiarekin ere ez dela indartu osasun publikoa; are gehiago, ahuldu dute”.
