Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Olazar errekako estaldura kenduko dute

Horrekin batera errekaren bidea birbideratuko dute. Urtarrilaren 10ean dira hastekoak lanekin. Errekaren bidea handituta, uholde arriskua ekidin nahi da.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2021/12/21

San Pedro auzoko Eugenio Otxoa kalearen ondotik Olazar erreka pasatzen da. Lezoko Udalak iragarri du urtarrilaren 10ean hasiko direla inguru horretan errekak duen estalkia kentzen, eta aldi berean ingurunea naturalizatzen. Udalak eta Uraren Euskal Agentziak (URA)  2020an sinatu zuten hitzarmen baten harirako lanak dira; URAk Lezoko hainbat inguru ikuskatu, eta lehentasuntzat jo zuen han lanei ekitea. Lanekin ibaiaren tarte horretan sekzio eskasia konponduko da, eta hondeaketa egiten denean (erreka berbideratuko da) ur emari handiagoa eraman ahal izango du errekak, uholdeak saihestuz.

URAk landu duen egitasmoaren arabera, hiru fasetan egin beharko lirateke lanak. Udalak, momentuz, zati bat egitea erabaki du. Zehazki Eugenio Otxoa kalean errekak duen estaldura kenduko da, Lezo Bertsolaria kalearekin bat egiten duen puntura arte (105 metro inguru).

Beste bi faseak, esan bezala oraingo egin gabe geldituko direnak, honakoak dira: bat, kale horretako errepide azpiko galeria egitea (Lezoko Udalak egin beharko luke), eta bestea Elias Salaberriako ageriko zatiarekin elkartea (URAk hartuko luke beregain).

Esan bezala, ibilbide berria izango du zonalde horretan errekak. Egungo espaloiarekin lerrokatzen saiatuko dira, kalearekiko eragina ahalik eta txikiena izan dadin. Mendebaldeko espaloian eragina izango dute lanek, ordea, eta horregatik han dauden aparkalekuak baterian egotetik lerroan egotera pasatuko dira.

Errekari sei metroko zabalera emango diote. Horregatik, han dauden 11 platanondo kenduko dira; hala ere, ibai ertzetako zuhaitz eta zuhaizkak landatuko dituzte errekaren bi aldeetan. Ezkerreko aldean buztinezko geruza bat jarriko dute filtrazioak ekiditeko.

Obrek iraun bitartean inguru horretako bizilagunek Algeposan aparkatzeko aukera izango dute. Aldez aurretik, ordea, baimena eskatu behar da, eta giltza eskuratu.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.