Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

"Muga-mugan jarraitzen dugu lanean, eta ez dago bitartekorik"

Bitartekorik gabe, pandemiak eragindako seigarren olatua gainean, eta muga-mugan. Hala sentitzen dira, hala ari dira egunero lehen arretako osasungintzako langileak, eta egoera hori salatzeko kalera aterako dira bihar anbulatorioetan.

Iazko irailean Iztietako anbulatorioan egindako protesta bat. Argazkia: Mikel Martin
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/12/21

Bitartekorik gabe, pandemiak eragindako seigarren olatua gainean, eta muga-mugan. Hala sentitzen dira, hala ari dira egunero lehen arretako osasungintzako langileak, eta egoera hori salatzeko kalera aterako dira bihar anbulatorioetan. Errenteria-Oreretan, Iztietako anbulatorioko langileek bat egin dute gehiengo sindikalak deitutako protestarekin. 13:00etan hasita hamar minutuz elkarretaratuko dira anbulatorioaren kanpoaldean, eta herritarrak deitu dituzte mobilizazioarekin bat egitera.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Lehen Mailako Arreta “arrisku bizian” dela salatu dute  Satse, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek, “zerbitzua desegiteko programatutako estrategiekin jarraitzen dute. Osakidetzak COVID-19aren pandemiaren atzean estaltzen jarraitzen du zerbitzu horren egiturazko defizita, eta premiazkoa da hori berregitea”. Eskaera zehatzak egin dituzte: Lehen Mailako Arretaren eta bertako profesionalen egungo egoera hobetzea.

Familia eta komunitateari ematen zaion arretak “okerrera” egin duela ere salatu dute eta horren arrazoia “interes politikorik eza” dela diote. Muga-mugan ari direla lanean esan dute, baliabide nahikorik ez dagoelako, ez errefortzurik, ezta ordezkapenik ere, “hori gutxi balitz ez da ahalegina aitortzen eta ez dira langileen eskubideak errespetatzen”. Lehen Mailako Arretaren narriadura ez dela berria ere azaldu dute bertan lanean ari diren profesionalek, “denbora daramagu inbertsio gehiago eskatzen, borondate politiko handiagoa sektore hori indartzeko, lan egonkortasun handiagoa,  errespetua, aintzatespena, antolaketa hobea eta , finean, lan baldintza hobeak”.

Adabakiak jartzeari uzteko eskaera egin dute, “Lehen Mailako Arreta sendo baten aldeko apustua egiten dugu, beharrezkoak diren erreformak egiteko”.

Lehen Mailako Arreta, Nik bai lelopean hartuko dituzte anbulatorioetako sarrerak biharko protestaren bidez, eta bertan nahi eta behar dituzte osasungintzako langileek, herritarrak.

COVID Ziurtagiria, gobernuen kudeaketa okerra estaltzeko

LAB sindikatuak da biharko elkarretaratzeetako sindikatu deitzaileetako bat. COVID ziurtagiria gobernuen kudeaketa okerra estaltzeko erabiltzen ari direla salatu du, eta osasun sistema publikoaren alde mobilizatzeko deia egin du: “Ez dago nahikoa justifikaziorik COVID ziurtagiria ezartzeko, euskal herritarren %90 inguru txertatuta badago”. Neurriaren atzean, fokua horretan jartzeak, kudeaketa instituzionalaren gabeziak estaltzeko helburua jarri du LABek, eta gogor salatu, berriro ere,  herritarrengan jarri dutela erantzukizuna, “gobernuen kudeaketaren hutsuneak eta aurreikuspen okerrak ezkutatzeko”.

 COVID ziurtagiriarekiko kritikoak badira ere, neurri horren kontra emandako hainbat ikuspegirekin ez deula bat egiten azaldu du LABek, “izan ere, azken urteotan neoliberalismoak eragindako indibidualismoan sakonduz, norbanakoen askatasuna zaintza kolektiboaren gainetik jartzen duten erreakzioak eman dira; eskuin muturrak baliatu nahi dituen erreakzioak, hain zuzen ere”

Sindikatu abertzaleak gainera, bost ardatzetan neurriak hartzeko eskatu du: COVID ziurtagiria bertan behera utzi; konfinatutako haurren guraso guztientzat zaintza baimena ezarri;  prebentzio neurri eraginkorragoak hartu; osasun eta zaintza sistema publikoa indartu; eta pandemiak langileongan eragindako ondorioei aurre egitea. Esteka honetan sakatuta zehatzago irakur daitezke neurri horiek.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.