Kirol galarako proposamenak aurkezteko epea zabalik da
Iniziatibak udalerriko kirol sarearen egitekoa aintzatetsi nahi du. Hautagaitzak hilaren 31ra arte aurkez ditzakete arloan diharduten interesdunek.
Bakarka nahiz taldeka aritu izan diren kirolariek aurkez ditzakete euren hautagaitzak hilaren 31ra arte. Zabalik da Pasaiako Kirolaren Galarako proposamenak aurkezteko epea, hilaren 31a arte. Pasaiako Udalak Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sailaren bitartez sustaturiko iniziatibaren helburua udalerriko kirol sarearen egitekoari aitortza publikoa egitea da.
Urtean zehar udalerrian egiteko nabarmena garatu duten edo lurraldeko, estatuko edo nazioarteko txapelketetan Pasaiaren izena babestu duten kirolariak, klubetako staff teknikoak edo kirol klubak izan daitezke sarituak. Sarien hainbat adibide jarri dituzte:
- Banakako kirolaririk onenaren edo talderik onenaren saria.
- Etorkizun ederreko kirolariaren, errebelazio kirolariaren edo kirolari beteranoaren saria.
- Staff Teknikoan parte direnei saria.
- Joko Garbiaren saria, berdintasunaren aldeko kirola sustatzearren edo oinarrizko kirola sustatzearren.
Klubek haien hautagaitza edo nahiko meritu dituen beste batena aurkeztu ahal izango dute saria jasotzeko. Era berean, bere klubeko edo beste kirol klub bateko kirolariak proposa ditzake aurretik aipatutako egoeran badaude. Hori bai: klub bakoitzak gehienez ere proposamen bat egin ahal izango du.
Hautagaitzak sarrera-erregistro bitartez aurkez daitezke; baita presentzialki HAZko bulegoetan edo telematikoki erregistro elektronikotik.
