Zaporeak egitasmoa laguntzeko janari bilketa egingo du Piztu Lezok
Zaporeak-en berri emateko hitzaldia antolatu dute hilaren 23rako. 24an herritik joango dira jakiak biltzera, kalejiran. Horiek uzteko kaxak daude dendetan.
Zaporeak-eko kideak, Lesbosen lanean. Ohikoa duen moduan, beharra dutenak laguntzeko janari bilketa abiatu du Piztu Lezok. Zaporeak egitasmoa laguntzea dute xede biltzen dutenarekin: Lesbosen (Grezia) dauden errefuxiatuentzat milaka otordu egiten ditu egunero Zaporeak-ek: eragile horren gaineko informazioa emateko aurkezpena egingo dute Zaporeak-eko kideek hilaren 23an (osteguna) 19:00etan Ibai Ondon.
Jakiak emateko bi aukera daude. Lehena martxan da jada: Zubitxo, Arruti, Eroski eta Dia dendetan jakiak uzteko kaxak daude jarrita hilaren 24ra arte.
Hilaren 24an bertan, berriz, aurrez aurre egingo dute janari bilketa Piztu Lezokoek. 11:00etan eta Karlos Saldise plazatik abiatuta, herritik zehar kalejira musikatua egingo dute etxez etxe elikagaiak bilduz.
Lezoarrei elkartasun keinua egin dezatela eskatu diete.
