Alkartasunaren Olentzero eta Mari Domingi, bertan behera
Bihar goizean zen egitekoa Olentzero eta Mari Domingiren jarduera. Koronabirusak eragindako egoeragatik hartu dute erabakia.
Antxoko Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak jakinarazi du, bihar goizean egitekoa zuen Olentzero eta Mari Domingiren jarduera bertan behera utzi dutela koronabirusaren eragibagatik.
“Egoera ikusita eta hartuko diren neurri berrien aurrean, Alkartasunako Olentzero eta Mari Domingi bertan behera uztea erabaki dugu”, esan dute Antxoko kultur eragileko kideek.