Antigeno testak agortuta farmazietan
Antigenoen testak agortu egin dira farmazietan —irudikoa Errenteria-Oreretako farmazia bat da— eta egoera orokorra da.
Bat bera ez da gelditzen. Ez dakite gainera, noiz helduko ote diren gehiago. Antigenoen testak agortu egin dira farmazietan —irudikoa Errenteria-Oreretako farmazia bat da— eta egoera orokorra da.
Gabonen bueltan, asko izan omen dira test bila farmazietara joan direnak, familiarekin elkartu aurretik arriskua saihesteko. Irudiko farmazian, atzora arte izan omen zituzten antigeno testak, “aurretik guardia bat egitea tokatu zitzaigun, aurreikusi genuen zetorrena eta eskaera handia egin genuen, baina beste batzuetan aste osoa daramate testik gabe. Txinatik datoz, beraz, auskalo noiz helduko diren”.