COVID-19: Panorama iluna Oarsoaldean ere bai
Astelehenetik atzora arte 201 positibo zenbatu zituzten Errenteria-Orereta, Lezo, Oiartzun, eta Pasaian. Oiartzunek du 100.000 biztanleko tasarik altuena eskualdean: 2.295,30.
COVID-19 kutsatzeen joerak ez du goia jo oraindik bere seigarren olatuan, eta kopuru eskandalagarrietan ari da egunetik egunera zabaltzen. Astelehenetik asteazkenera 201 positibo gehiago zenbatu dituzte Oarsoaldeko lau udalerrietan, Osakidetzak gaur bertan zabaldu duen txostenaren arabera. Kutsatuak gora, eta 100.000 biztanleko tasak ere. Gorri-gorri dago semaforoa, ilun panorama lau udalerrietan bazter guztien antzera, baina tasari erreparatuta Oiartzungoak atentzioa ematen du; 2.295,30ekoa da eta azken hiru egunetan 88 positibo hauteman dituzte. Lezok du bigarren tasa altuena eskualdean, 1.562,50ekoa zehazki, eta astelehenetik atzora arte, 33 positibo zenbatu zituzten bertan.
Errenteria-Orereta da hirugarrena tasari erreparatuta, 1.485,96koa da bertan. Kutsatu kopuru altuena baina, bertan izan da azken hiru egunetan: 169. Txarrenaren artetik egoerarik onenean Pasaia. 1.231,91koa da bertan tasa, eta kutsatuak azken hiru egunetan berriz 64.
Une honetan Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, 285 lagun daude ospitaleratuta plantan Osakidetzak zabaldutako txostenaren arabera, eta beste 101 lagun daude ZIUn.
- Errenteria-Orereta. Tasa: 1.485,96. Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena): 40-50-79 (169 guztira).
- Pasaia. Tasa: 1.231,91. Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena): 11-23-30 (64 guztira).
- Oiartzun. Tasa: 2.295,30. Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena): 13-36-39 (88 guztira).
- Lezo. Tasa: 1.562,50. Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena): 10-11-12 (64 guztira).