[Galeria] Amets denak beteko dituzte Mari Domingik eta Olentzerok
Bihar ere, haurren gutun eta marrazkiak jasotzen jarraituko dute goizetik eguerdira Mari Domingik eta Olentzerok.
Urduri batzuk, besteak lasaiago eta hitzontzi, lotsatiren bat tartean, baina denak poz-pozik hurbildu dira Mari Domingi eta Olentzerorengana. Marrazki ederrak eraman dizkiete bi jentilei opari, eta tartean opariak ere eskatu dizkiete gutun bidez.
Adi entzun dituzte Olentzerok eta Mari Domingik haurren eskaerak, gurasoren batek agian ere baliatu du aukera bereak eskatzeko, eta urtean fin portatu direla, ikaskideekin jator ibili direla, ikasi dutela, etxeko lanetan lagundu dutela ere esan diete.
Osasun neurriak beteta, Merkatuzarren egin dute harrera eta txandaka sartu dira, gutxinaka haurrak gurasoekin barrura.
Kanpoaldean giroa joaldunek jarri dute joarea gogotik astinduta.