Pinaburuak apaingarri bihurtuta
Kultur Malutak programaren barruan Eguberrietako apaingarriak sortzeko hainbat tailer antolatu dituzte, beste ekintza askoren artean.
Eguberrietako apaingarriak sortzen ari dira pinaburuekin eta birziklatutako ehunekin lekuona Fabrikan. Kultur Malutak Gabonetako agendaren barruan antolatutakoa da tailerra, eta gogoz aritu dira haur eta gurasoak apaingarri horiek sortzen.
Arratsaldean ere izango da apaingarriak sortzeko tailerra; ehunezkoak izango dira horiek —16:00etatik 18:00etara izango da Lekuona Fabrikan— eta hori amaituta, Eguberrietako koroa ehun eta loreekin sortzeko tailerra hasiko dute. Ehunezko apaingarriak sortzeko tailerrerako sarrerak agortuta daude.
Guztietan parte hartzeko beharrezkoa da sarrera eskuratzea, doakoa bada ere, Kultur malutak web orrian.