Larrialdiko eta ekintza humanitarioko sei proiektu lagundu ditu diruz aurten udalak
Sei elkarte, eta 18.000 euro guztira, hiruna mila euro. Hori da Errenteriako Udalak aurten larrialdiko eta ekintza humanitariora bideratutako laguntza.
Sei elkarte, eta 18.000 euro guztira, hiruna mila euro. Hori da Errenteriako Udalak aurten larrialdiko eta ekintza humanitariora bideratutako laguntza. ACNUR, Mikelazulo, Taupadak, Itsas Salbamendu Humanitarioa, Zaporeak, eta hemendik Harantz dira diruz lagundutako elkarteak.
Ekuatoreko Juan Rafael Arrobo Cevallos Hezkuntza Fundazioarentzat bideratu du Mikelauzlo Kultur elkarteak. Irungo taupadak berriz, Boliviako Beniko Vicariato apostolikoari eman dio dirua, Moxoxeko San Inazioren osasun sistema ahula sendotzeko.
Mediterraneoan gertatzen ari den krisi humanitarioari erantzuten jarraitzeko erabiliko du jasotako diru laguntza Itsas Salbamendu Humanitarioak, eta ildo beretik joko du Zaporeak elkarteak, jasotakoa errefuxiatuei jaten ematen jarraitzeko Kara Tepen eta Lesbosen. Hemendik harantz elkarteak, Lesboden inolako bizitokirik ez duten errefuxiatuentzako bizitokien alokairu gastuak ordaintzeko baliatuko du laguntza.
COVID-19ak arrisku handiko herrialdeetan eragindako ondorioei aurre egiteko erabiliko du laguntza.