Antxon, Donibanen eta Trintxerpetik San Pedrora egin dituzte gaurko Sarek deitutako martxan. Ehunka lagun bildu dira horietan.
'Elkarbizitzarako, bakerako, etxerako bidean' lelopean euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa egin dute gaur arratsaldean Oiartzunen.
Euskal presoen kontrako salbuespen neurriekin buka dadila eskatu dute. Bereziki gogoan izan dituzte Lezoko bi presoak, Jaione Jauregi eta Lorentxo Aiestaran.
Ehunka izan dira Sareren deialdiarekin bat egin duten errenteriarrak. Erdialdeko kaleka isilean zeharkatu dituzte euskal presoen eskubideen alde.
Txostek antolatuta, Manuel Frantzisko Lekuona 'Urtxalle' omentzeko pasaka txapelketa egin dute gaur goizean zehar Oiartzunen.