Iñigo Esnaola Arbiza lezoarrak 'Elketa' sukaldaritza liburua aurkeztu du gaur Donostian. Oraindik zabalik den Wikiliburutik paperera egin du jauzi euskarazko gastronomia euskarriak horrela.
Gaien artean, EAJko zinegotzien arduren banaketan izango diren aldaketen berri emango dute, eta aparkatzeko araudian aldaketa bat bozkatuko dute.
Osasun arrazoiak direla eta, Xenpelar AEKtik adierazi dute Korrikako lehen batzarra otsailaren 3an, osteguna, izango dela.
Zuzendaritzako kide eta bazkide batzuk konfinatuta daudenez gero, eta haien botoa ezin ordezka daitekeenez, deialdia otsailaren 6ra gibelatu dute.
Datorren asteartetik aurrera inskribatu ahal izango dira 4 eta 12 urte bitarteko haurrak hiru zentroetako batean. Ikasturte erdirako kuota 29 eurokoa da.
San Pedro eta Antxoko emakumeak joan den irailetik aritzen dira astero elkarrekin korrika. Iniziatiba Donibanera ere zabaldu nahi dute otsailetik aurrera.
Igantziko pinudiak mozteko, udalak Berako Larretxea Egurrak SL enpresa kontratatu du. Helburua da baso helduak sortzea, eta martxoaren 31a bitarteko epean, 12,2 hektarea moztuko dira.
Pasaiako Zinema Txikiak hurrengo geldialdia Donibanen egingo du. Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleek aukeraturiko filma 17:30ean hasiko da.