Tiñelun eta Labore Oarson ere eskura daiteke 'Elketa' sukaldaritza liburua
Joan den astean aurkeztu zuen Iñigo Esnaola Arbiza lezoarrak 'Elketa' sukaldaritza liburua. Hiru tokitan lor daiteke, tartean Oarsoaldeko bitan.
Joan den astean aurkeztu zuen Iñigo Esnaola Arbiza lezoarrak Elketa sukaldaritza liburua, era aske eta kolaboratiboan sortutako Euskal Wikipediako Wikiliburuen ataleko Sukaldaritza liburua eremutik eratorritako 400 errezeta eta beste hainbat eduki osagarri, denak euskaraz, dituena. Euskal Wikipediako bertsio digitalean 600dik gora dira jasota dauden errezetak.
Esnaolak berak jakinarazi du liburu fisikoa, Donostiako Hontza liburu dendaz gain, eskualdean bertan lor daitekeela. Hala, Lezoko Tiñelun eta Oiartzungo Labore Oarson aurki dezakete interesdunek gastronomiari euskarazko ekarpena egiten dion euskarria.
